PRESOAK

Bisitak eten dituzte Basauriko espetxean, langile batek positibo eman ondotik

Kristalaren gibeleko bisitak ere ezin izango dira egin, Etxerat-ek BERRIAri baieztatu dionez.

Basauriko espetxeko irudi bat, joan den urrikoa. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 4a
18:07
Entzun

Basauriko espetxean (Bizkaia) ezin izango da presorik bisitatu asteburu honetan: ez bisean bisean, ez kristalaren gibelean. Etxerat euskal presoen senideen elkarteak BERRIAri baieztatu dionez, hain zuzen, Ā«komunikazio mota guztiakĀ» eten dituzte kartzela horretan, espetxean irakasle aritzen den langile batek koronabirusean positibo eman ondoren.

Hainbatetan hartu dituzte halako neurriak espetxeetan: azken bi urteotan, hain zuzen, behin baino gehiagotan eten dituzte aurrez aurreko bisitak kartzeletan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.