Gizon baten gorpua atzeman dute Baionan

Ez dakite zein den heriotzaren kausa. Igandean, eskeleto bat aurkitu zuten Miarritzeko aireportu inguruan

Baionako herriko etxeko plaza, artxiboko irudi batean. BOB EDME
2021eko abenduaren 7a
12:57
Entzun

Egun gutxian bi aurkikuntza makabro egin dituzte Baiona inguruan. Gaur goizean, adineko gizon baten gorpua aurkitu dute Lautrec Marexala etorbideko harresien inguruan France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez. Eskolara bidean zihoazen gazte batzuek aurkitu dute gorpua; oraindik ez dute identifikatu, eta ez dakite zer den heriotzaren arrazoia. Ikerketaren lehen elementuen arabera, erorketa baten ondorioa izan litekeela zabaldu dute.

Igandean, osoki atxikitako giza eskeleto bat aurkitu zuten Miarritzeko (Lapurdi) aireportuaren inguruko aterpe batean Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Ihes egin zion txakurraren bila ari zela, oihalezko aterpe bat handi bat aurkitu zuen emakume batek. Barruan, giza eskeleto bat, hanketatik burura osatua, muskulazio banku baten gainean etzana. Baionako fiskaltzak ikerketa agindu dio Frantziako Poliziari. Bordeleko aditu baten laguntzarekin, eskeletoa aztertzeari ekingo diote orain, heriotza datatu, arrazoiak identifikatu, eta gorpuaren adina eta identitatea argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.