Beste 655 kasu atzeman dituzte Nafarroan, pandemiako daturik txarrenetan bigarrena

COVID-19a atzemateko egindako proben %16k positibo eman dute Nafarroan. 124 gaixo daude Osasunbideko ospitaleetan.

Herritar batzuk paseoan, Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko abenduaren 8a
12:41
Entzun

Birusa hanpatuta dabil Nafarroan. Nafarroako Gobernuak eman dituen azken datuen arabera, beste 655 herritarrek eman dute positibo. Datua ez da nolanahikoa: pandemian behin bakarrik gainditu da gaurko positibo kopurua, iazko urriaren 25ean. Egun hartan, 698 positibo jakinarazi zituzten. Positiboen ehunekoak ere argi uzten du birusa kontrolatzeko ezina: atzo egindako 4.090 probetatik %16k positibo eman dute. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5eko muga dauka ezarrita pandemia bat kontrolpean edukitzeko.

Eta gero eta herritar gehiagok positibo eman ahala, ospitaleak ere betetzen ari dira, aurreko goraldietan baino motelago bada ere. Osasunbideko ospitaleetan COVID-19a duten 124 eri artatzen ari dira, eta horietako hamazortzi ZIUetan daude. Duela astebete baino %41 pertsona gehiago daude erietxeratuta, eta duela bi aste baino %85 gehiago. ZIUetan ere goranzko joera ikusten da: duela astebete baino lau gaixo gehiagok behar dute arta mota hori, eta duela bi aste baino bost gehiagok.

Itxitako ikasgelen berri ere eman du Nafarroako Gobernuak: jaiegunak tartean izanik ere, beste 11 ikasgela itxi behar izan dituzte koronabirusagatik egun bakarrean. Guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 66 ikasgela daude itxita, Nafarroako 41 ikastetxetan. Ondorioz, 1.159 ikasle konfinatuta daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.