INDARKERIA MATXISTA

Zazpi urteko zigorra jarri diote gizon bati, emakume bat bortxatzeagatik

2018ko apirilean egin zion eraso, Lizarran. Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du aitzinetik Probintzia Auzitegiak ezarritako zigorra. Erasotzaileak onartu egin zuen emakumeari sexu erasoa egin izana.

Indarkeia matxistaren aurkako protesta bat, joan den urtarrilean, Iruñean. IñIGO URIZ
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 13a
16:13
Entzun

Nafarroako Auzitegi Nagusiak zazpi urteko espetxe zigorra jarri dio 29 urteko gizonezko bati, 2018ko apirilean Lizarran emakume bat bortxatzeagatik. Lagunak ziren erasotzailea eta emakumea, eta elkarrekin zeuden festa batean, harik eta gizonezkoak, andrearen borondatearen aurka, emakumea bertze leku batera eraman, eta bortxatu zuen arte.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Probintzia Auzitegiak lehendik ezarritako zigorra, eta zehaztu du erasotzaileak hasieratik onartu zuela emakumeari eraso egin izana. Emakumearen testigantzei sinesgarritasuna eman die auzitegiak, gainera.

Zazpi urteko espetxe zigorra ez ezik, gizonezkoari bertze bortz urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dio auzitegiak, eta hamar urtez emakumearengana 300 metrora baino hurbilagora hurbiltzeko eta harekin komunikatzeko debekua. Defentsak absoluzioa galdegina zuen gizonezkoarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.