Argindarra

Argindarraren prezioak goia joko du Hego Euskal Herrian: 291,73 euro MWh-ko

  Urriaren 7ko langa historikoa igaroko du asteazkenean, eta litekeena da goranzko bideari eustea hurrengo egunetan  

Arriskua ohartarazteko afixa, zentral elektriko baten hesian. JON URBE / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko abenduaren 14a
16:00
Entzun

Argindarraren prezioak beste langa historiko bat igaroko du bihar, eta Hego Euskal Herriko batez besteko salneurria 291,73 euro izango da MWh-ko. Asteak zeramatzan 200 euro ingururen bueltan, baina azken egunetan gora egin du berriz, eta atzean utziko du orain arteko preziorik garestiena zena. Urriaren 7an gertatu zen, eta orduan 288,53 euroan saldu zen. Gainera, ez dirudi joera hori egun pare bateko kontua izango denik, eta ez litzateke harritzekoa hurrengo egunetan langa hori berriz igarotzea.

Prezio hori gaurkoa baino %1,73 handiagoa da, duela astebetekoa baino %168 handiagoa, eta iazko egun berean egon zena baino ia sei aldiz handiagoa (+%496). Argindarra garestien salduko den tartea 21:00etatik 22:00etarakoa izango da: 319,1 euro MWh-eko. Prezio hori tarifa arautua duten bezeroei aplikatuko zaie, eta erreferentzia gisa erabiltzen da tarifa librea dutenentzat.

Aditu gehienen ustez, eskariaren handitzeak, energia berriztagarrien ekoizpen txikiagoak eta, bereziki, gasaren prezioaren igoerak eragin dute egungo egoera. Azken aldagai horrek garrantzi berezia du oraingoan, gasaren prezioa ere maila historikoetan baitago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.