Ehunka pertsona bildu dira Sabin Etxearen aurrean, COVID ziurtagiriaren kontra

Bizitza plataformak antolatu atzo iluntzean eginiko bilkura. Gaur, Baionan eta Donostian egingo dituzte protestak, 'Pasaporteari ez! Askatasunari bai' lelopean.

Maifestariak, atzo, Sabin Etxearen aurrean. BIZITZA PLATAFORMA
2021eko abenduaren 18a
11:03
Entzun

Protesta egin zuten atzo Bilbon COVID ziurtagiriaren aurka. Bizitza plataformak antolatu zuen bilkura, eta, haren arabera, 3.000 pertsona bildu ziren EAJren egoitza Sabin Etxearen aurrean.

Stop apartheid pasea lelopean, Arriaga plazatik Sabin Etxera joatera deitu zuen plataformak, atzo, 20:00etan.

«Osasuna, askatasuna» oihuen artean egin zuten bidea.

Eta EAJren egoitzaren aurrean ere askatasuna eskatu zuten.

Haien hitzetan, plataforma «osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 35 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan». Gaurko manifestazio gehiago antolatu dituzte: 14:00etan Baionan, eta 17:00etan Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.