Osasuna 2-0 Cadiz

Garaipenaren bidera itzuli da Osasuna

Nafarrek ia hiru hilabeteren ostean lortu dute partida bat irabaztea. Budimir eta Barja izan dira golegileak.

Budimir, Osasunaren lehen gola ospatzen. VILLAR LOPEZ / EFE
2022ko urtarrilaren 9a
21:44
Entzun

Berpiztu da Osasuna. Bolada txarrean zen Jagoba Arrasateren taldea, baina okerrago dago sailkapenaren zuloan den Cadiz. Ia hiru hilabeteren ostean hiru puntuak lortu dituzte nafarrek, eta, psikologikoki laguntzeaz gain, sailkapenean ere arnasa apur bat hartzeko balioko die.

Baloiaren jabetza Osasunak izan du, eta 30. minutuaren inguruan hasi dira etxekoak bisitariei min egiten. Gertu izan dute gola Moncayolak eta Budimirrek, eta azkenean kroaziarrak eskuratu du saria: ondo harrapatu du Kike Garciaren erdiraketa bat, eta gola sartu du. Aurrelariak aurrelariari.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, berriz, bigarrena sartu du Barjak, aldaratze bat ahal zuen moduan errematatuz. Gola ez da ikusgarria izan, baina berdin-berdin igoarazi du markagailua. 2-0. Cadizek ezin izan du joera aldatu, eta gertuago izan du Osasunak 3-0ekoa bisitariek lehen gola baino.

Sailkapenean 12. postuan da Osasuna, 25 punturekin.

Osasuna: Herrera; Juan Cruz, David Garcia, Jose Angel, Nacho Vidal; Torro, Ruben Garcia (Manu Sanchez, 75. min), Barja (Roberto Torres, 76. min), Moncayola (Oier, 87. min); Kike eta Budimir (Brasanac, 80. min).

Cadiz: Ledesma; Chust, Espino, Cala, Fali; Alarcon, Chapela (Andone, 59. min), Jens Jonsson (Alejo, 45. min), Arzamendia (Osmajic, 71. min); Sobrino eta Alex Fernandez (Bastida, 71. min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.