Botiketan erositako testetan positibo eman eta gaixo agiria behar dutenei emaitza berresteko proba egingo die Osasunbideak

Asteartetik aurrera sartuko da indarrean neurria, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Antigeno probak egiteko kartel bat botika batean. MARISCAL/ EFE
Edurne Begiristain.
2022ko urtarrilaren 14a
17:03
Entzun

Nafarroako Gobernuko Osasun departamenduak jakinarazi duenez, COVID-19an positibo eman eta gaixo agiria behar dutenei emaitza berresteko proba egingo die Osasunbideak, baita botiketan erositako antigeno testetan positibo emandakoei ere. Asteartetik aurrera sartuko da indarrean neurri berria. Kutsatzeen goraldi betean izaten ari diren gaixo agiri ugariren kudeaketa aztertzeko, bilera egin dute gaur Osasun eta Ekonomia eta Enpresa Garapenerako departamenduek, eta hartutako erabakiaren berri eman diote Osasun Publikoko Institutuari.

Hala, hemendik aurrera botiketako antigeno proban positibo eman eta gaixo agiria behar dutenak online jakinarazi beharko dio Osasunbideari, [email protected] helbidera mezu bat bidalita, eta hor zehaztu beharko du gaixo agiria behar duela. Osasunbideak datuak eskatuko dizkio, eta ordua emango dio emaitza berresteko proba egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.