Ezbeharra

Sute bat piztu da Irungo Pio Baroja institutuko teilatuan

Ikastetxea hustu behar izan dute. Suhiltzaileek oraindik ez dute kontrolatu sutea.

Sua Irungo (Gipuzkoa) Pio Baroja Institutuko teilatuan, gaur. BERRIA
2022ko urtarrilaren 18a
13:10
Entzun

Irungo (Gipuzkoa) Pio Baroja institutua ebakuatu behar izan dute gaur goizean. Sute bat piztu da teilatuan, eta suhiltzaileak hura kontrolatzeko lanetan dabiltza oraindik. Teilatua berritzeko lanetan zebiltzan.

Ertzaintzak azaldu duenez, egur batek su hartu du langileak soldadura lanak egiten ari zirela. 300 ikasle atera dituzte eraikinetik, baina ez da inor zauritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.