Nafarroako ospitaleetan «egun zailak» espero dituzte

Intzidentzia «gelditzen» ari dela esan du Javier Remirezek, eta kasuak %20 gutxitu direla joan den astearekin alderatuta. Ospitaleetako edukiera, ordea, gora doa.

Santos Indurain Osasun sailburua, Nafarroako Parlamentuan, artxiboko argazki batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
jone arruabarrena
2022ko urtarrilaren 19a
14:46
Entzun

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan duenez, azken astean koronabirusaren inzidentzia eta transmisioa «gelditzen» ari da. Izan ere, kasuak %20 gutxitu dira joan den astetik, eta, Remirezek azaldu duenez, beheranzko joera dago oraindik ere. Hala ere, kasu positiboen igoera eta ospitaleetako egoera ikusita ospitaleetan «egun zailak» espero dituztela adierazi du: «Kasuak ugaritzen ari direla ikusten ari gara ospitaleetan, atzoko datuek geldialdi bat erakusten badute ere».

Oraintxe, 276 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan, horietatik 37 ZIUetan. Remirezek adierazi du ospitaleetako okupazioa gora badoa ere bertan behera utzi dituzten ebakuntzak «gutxienekoak» direla. Hala ere, gehitu du orain gobernuaren lehentasuna «ospitaleetako arreta» dela: «Hala ere, onkologiako kontsultek eta lehentasunezko kasuek martxan jarraitzen dute». Gaineratu du gobernuaren asmoa dela ospitaleak ohiko egoerara bueltatzea «ahalik eta arinen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.