Zesta punta

Neguko Seriea jokatuko dute sei bikotek

Jai Alai enpresak antolatuta, Gernikan ariko dira urtarrilaren 29tik aurrera. Finala martxoaren 20an izango da.

Neguko Seriean ariko diren pilotariak gaur, Ibarrangelun, Laga hondartzan. FOKU
Aitor Manterola Garate.
2022ko urtarrilaren 21a
17:01
Entzun

Jai Alai Neguko Seriea jokatuko dute sei bikotek urtarrilaren 29tik aurrera, Jai Alai enpresak antolatuta. A multzoan ariko dira Barandika-Lekerika, Olharan-Etxeto eta Erkiaga-Zabala; B multzoan, aldiz, Goikoetxea-Aimar, Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Aldazabal. Finala martxoaren 20an izango da. Gernikan jokatuko dituzte partida guztiak. Bikote bakoitzak haren multzoko beste bien aurka jokatu beharko du lehendabizi, eta multzo bakoitzeko lehen bi onenak sailkatuko dira finalerdietara (martxoaren 7an eta 14an). Finala ez beste partida guztiak 22:00etan emango ditu ETB 1ek, 19:30ean jokatuko badira ere, aurrenekoa (22:00) eta finala (12:00) izan ezik.

Antolatzaileek gaur Ibarrangelun egindako aurkezpenean azaldu dutenez, "Euskal Herrian zesta punta indartzea" da asmoa. Uda garaian izaten du bere egutegia pilota modalitate honek, eta negura zabaltzeko intentzioa dago txapelketa honen oinarrian, "denboraldia gehiago luzatu nahian". Horretarako urte osoko zirkuitu baten beharra nabarmendu dute, horrek emango baitio haien ustez zesta puntari "sendotasuna eta bultzada". Daniako (AEB) pilotalekua itxi berri denez, horrek beste aukera batzuk baliatzeko modua eman du, eta horri heldu dio Jai Alai enpresak txapelketa hau antolatzeko.

Hauek dira ligaxkako partidak:

Urtarrilak 29: Barandika-Lekerika / Erkiaga-Zabala
Urtarrilak 31: Arbe- Lopez / Beaskoetxea-Aldazabal
Otsailak 7: Olharan – Etcheto / Erkiaga-Zabala
Otsailak 14: Goikoetxea- Aimar / Beaskoetxea-Aldazabal
Otsailak 21: Barandika-Lekerika / Olharan – Etcheto
Otsailak 28: Goikoetxea- Aimar / Arbe – Lopez

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.