Berrizko Sarrimendi tontorrean eskultura bat lapurtu dutela salatu dute mendizaleek

1990eko hamarkadatik zegoen eskultura mendi tontor horretan

Eskulturaren irudia. BERRIA
2022ko urtarrilaren 25a
19:03
Entzun

Berrizko (Bizkaia) Sarrimendi mendiaren tontorrean zegoen Txistularia eskultura lapurtu dutela salatu dute mendizale batzuek. Irudia 1990eko maiatzaren 27an jarri zuten Bizkaiko mendi horretan, eta Josu Maortua Zaldibarko bizilagunak sortu zuen.

Alejandro Aldekoa Txistularia-ren oroimenez jarritako obra horrek eskola kirolaren mendiko diziplina ere omentzen zuen, inguruko mendi taldeek sare sozialetan jakinarazi dutenez. Mendiko taldeek «lotsagarritzat eta penagarritzat» jo dute lapurreta, eta eskultura zegoen harriaren irudiak zabaldu dituzte. Bertan, Txistularia-ren irudia moztu egin dutela ikusten da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.