Indarkeria matxista

Emakume bat atxilotu dute Sunbillako tiroketarekin zerikusia duelakoan

Foruzaingoak gizonezko bat atzeman zuen atzo, bikotekidearen autoari tiro egin izana egotzita, hura barrenean zela. Tiroak ez dio zauririk eragin gidariari; soilik ibilgailua kaltetu da.

jarraia208878.jpg
2022ko urtarrilaren 27a
08:05
Entzun

Foruzaingoak emakume bat atxilotu du gaur, Sunbillako (Nafarroa) tiroketarekin zerikusia duelakoan. Atzo, foruzainek 40 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekidea auto bat gidatzen zihoala ibilgailuari tiro egin izana leporatuta. Ttipi-Ttapa komunikabideak zabaldu du kasuari buruzko informazioa.

Erasoa duela egun batzuk gertatu zen. Emakumezkoa lanera bidean zen, autoan, eta hots bat aditu zuen Sunbilla parean zelarik. Antza, orduan ez zuen pentsatu zarata hori tiro bati zegokionik, eta aurrera segitu zuen. Lantokira iritsitakoan baizik ez zen konturatu gertatutakoaz: lankideen iritziak adituta, ohartu zen tiro baten arrastoa zuela ibilgailuan. Emakumezkoak salaketa jarri zuen foruzainen bulegoan. Poliziak biktimaren senarra deitu zuen Elizondoko polizia etxera, eta han atxilotu zuen.

Gizona Etxalarkoa (Nafarroa) da. Atxilotutako emakumearen inguruko daturik ez du zabaldu Foruzaingoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.