Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuak mantentzeko eskatu dute ehunka lagunek

Larrialdi zerbitzuak Txagorritxu ospitalean bakarrik izango dira Gasteizen asteazken honetatik aurrera. Udaleko osoko bilkurak ere, zerbitzua Santiagon mantentzeko eskatu du

Goizean Santiago ospitale aurrean egin duten bilkura. JON FERNáNDEZ MUR, @JONFDZMUR
2022ko urtarrilaren 29a
14:11
Entzun

Larrialdi zerbitzuak mantentzeko eskatu dute ehunka lagunek Gasteizko Santiago ospitalean, giza kate bat osatuta. Osasun Publikoa Aurrera plataformak deitu du ekimena, asteazken honetatik aurrera, zerbitzu horiek Gasteizko Txagorritxu ospitalean bakarrik emango dituztelako.

Osakidetzaren arabera ez dute zerbitzua murriztuko; larrialdiak hobeto eskaintzeko egin duten aldaketa bat omen da. Plataformako bozeramaile Jesus Oñatek, ordea, zerbitzu publikoak indartzeko deia egin du: «Gasteizko hegoaldeko larrialdi zerbitzuk bat kendu nahi dute. Nazkatuta gaude, murrizketa hori onartezina da. Gobernuaren helburua ez da jendea zaintzea; dirua aurreztea baizik». Gasteizko udaleko osoko bilkurak ere eskatu du Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzua ez ixteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.