Ezbeharra

Urtarrilaren 20an Altzürükün autoarekin istripu bat izan zuen gizon bat hil da

Ezbeharra izan ondoren, 24 orduz egon zen ibilgailuan harrapatuta. 79 urte zituen.

Altzürüküko sarrera. BOB EDME
2022ko otsailaren 1a
15:29
Entzun

Urtarrilaren 20an Altzürüküko Uxia auzoan (Zuberoa) auto istripu bat izan zuen 79 urteko gizon bat hil da bart ospitalean. Gizona hileta batera zihoan, eta ezbeharra izan zuen. Autoaren kontrola galdu, eta bide bazterrean bukatu zuen. Gizona auto barruan harrapatuta geratu zen, eta 24 ordu pasatu ziren arte ez zuten erreskatatu. Bizilagun batek ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak, autoa bide bazterrean ikusi ondoren.

Gizonak lesioak jasan zituen buruan eta lepoan, eta sudurrean eta matrailezurrean, berriz, hausturak. Jasandako zaurien ondorioz, ospitaleratu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.