Futbola

Garaipenik gabeko jardunaldia izan dute euskal taldeek

Realak eta Alavesek puntu bana erdietsi dute asteburuan, bata Atletico Madrilen kontra  eta bestea Sevillaren kontra lehiatuta. Eibar eta Athletic esku hutsik itzuli dira etxera.

jarraia209316.jpg
2022ko otsailaren 7a
08:05
Entzun

Ligako 21. jardunaldia ez da bereziki loriatsua izan euskal taldeentzat. Lau taldeak zelairatu ziren atzo, eta bi puntu baizik ez zuten zakuratu guztira. Realak eta Alavesek berdindu egin zuten; galdu egin zuten Eibarrek eta Athleticek.

Txuri-urdinek indartsu segitzen dute ligan, baina atzo ez zuten lortu aurkaria mendean hartzea. 2-2 berdindu zuten partida Atletico Madrilen kontra. Etxean jokatu zuen Realak, Zubietan, baina neurketa hasi eta berehala egin zuen estropezu taldeak, 7. minutuan sartu baitzioten madrildarrek lehenbiziko gola: Leicy Santosek sartu ere. Ordea, gol horrek ez zituen etxekoak kikildu, eta ziztuan erdietsi zuten markagailua berriz berdintzea. Nerea Eizagirrek sartu zuen txuri-urdinen lehena, 15. minutuan. Bigarren zatian jadanik, Realak aurrea hartu zuen markagailuan; Gabriela Garciak sartu zuen bigarrena. Baina, ez zuen luze iraun zorionak, 80. minutuan berdindu baitzuen Atleticok. Bina amaitu zen neurketa.

Alavesek ere puntu bakana lortu zuen atzo. Arabarrek etxean hartu zuten Sevilla. Bisitariek sartu zuten lehen gola, partida hasi eta ordu erdira, baina Alaveseko neskek hamar minutu baizik ez zituzten behar izan berdinketa lortzeko. Sara Carrillok egin zuen tantoa, 37. minutuan.

Eibar eta Athletic, makal

Eibarren kasuan, markagailuak dakarrena ikusi besterik ez da: 7-0 galdu zuen taldeak, Bartzelonaren kontra. Taldea ezinean izan zen, eta are gehiago zuloratu dira, beraz, LIgako sailkapenean. Azken-aurreko dira, Rayoren gainetik.

Athleticek ere galdu egin zuen atzo, 2 - 0. Bolada onean ziren zuri-gorriak, baina atzo eten zitzaien segida. Zortzigarren dira sailkapenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.