Sexu abusuak Elizan

Bizkaiko zentro erlijiosoetako sexu abusuen ikerketa abiatu du Eusko Jaurlaritzak

Bost kasu dira, adingabeen aurkakoak, 1950 eta 1990 artean gertatuak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azaldu du ikerketak «instrukzio fasean» daudela oraingoz.

Barakaldoko Paules ikastetxean gertatu ziren ikerturiko abusuetako batzuk.
2022ko otsailaren 8a
18:47
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat abiarazi du 1950eko eta 1990eko hamarkaden artean Bizkaiko hainbat ikastetxe eta erlijio erakundetan ustez gertatutako bost sexu-abusu kasuri buruz, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez. EH Bilduk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez iragarri du, eta zehaztu du «instrukzio fasean» dagoela oraingoz.

Bilboko Elizbarrutiak urtarrilaren 4an iragarri zuen Bizkaiko hainbat erakunde eta erlijio zentrotan adingabeei ustez egindako bost abusu kasuri buruzko barne ikerketa bat ireki zutela. Bilboko Maristen Ikastetxean, Santa Marina Haur Sanatorioan, Barakaldoko Paules ikastetxean, Bediako San Joan Bataiatzailearen elizan eta Bilboko Kristo Erregearen parrokian gertatu bide ziren sexu abusuak; 1950eko eta 1990eko hamarkaden artean guztiak.

EH Bilduk Erkorekari galdetu dio ea, Elizbarrutiak iragarritako ikerketak alde batera utzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hasi duen kasu horien ikerketa ofizialik. Erantzunean, Erkorekak baieztatu du bere sailak dagoeneko hasi duela ikerketa, baina ez du datu gehiagorik eman, «Instrukzio fasean» dagoelako. Sailburuak, EH Bilduren beste galdera bati erantzunez, adierazi du Bilboko Elizbarrutia ez dela harremanetan jarri bere sailarekin. Hala ere, Segurtasun Sailak «lehen harremana» ezarri du Elizbarrutiko Sexu Abusuen Batzordeko kide batekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.