Murrizketa guztiak bertan behera utzi dituzte Nafarroan

Ostalaritzan eta gaueko aisialdian ohiko ordutegiak berreskuratuko dituzte; ez da ziurtagiri digitala beharko haietara sartzeko. Kalean ez da nahitaez maskararik eraman beharko, ezta ikastetxeetako jolastokietan ere.

Ostalaritzako establezimenduek ohiko ordutegiak berreskuratuko dituzte. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko otsailaren 15a
10:46
Entzun

Normaltasuna itzuli da Nafarroan: gauerditik aurrera bertan behera gelditu dira koronabirusaren izurriari aurre egiteko ezarritatako neurri murriztaile guztiak. Azken asteotan pandemiak izan duen bilakaera positiboaren ondorioz iritsi da neurria. Nafarroako Gobernuak iragan astean adostu zuen, eta Foru Agindu berriarekin batera, ostalaritzako establezimenduak eta gaueko aisialdira bideratutako establezimenduak ohiko baldintzetara bueltatu dira: ordutegiak berreskuratu dituzte, barran kontsumitu ahal izango da, eta mahai berean hamar lagun baino gehiago bildu ahal izango dira. Ziurtagiri digitala ere ez da beharrezko izango haietara sartzeko; bai, aldiz, atzerrira bidaiatzeko.

Azken asteotan bertan behera gelditu den beste neurri bat maskararen erabilerarena izan da. Dagoeneko ez da zertan kalean maskara erabili, eta ikastetxeetako jolastokietan ere ez da zertan jarrita eduki. Hala ere, barrualdeetan eta ekitaldi eta hitzordu jendetsuetan nahitaezko izaten jarraituko du.

Kirol ekitaldiei dagokienez, kanpoaldekoetan %75etik %85era igoko dute edukiera, eta, eremu itxietan jokatzen diren partidetan, %50etik %75era. Oraindik ezin izango da zelaian jatekorik eta edaririk kontsumitu. Neurri horiek otsailaren 28 arte egongo dira indarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.