Sexu abusuak

Gasteizko gotzainak adierazi du sexu abusu bakarra nahikoa dela «errotik erantzuteko»

Juan Carlos Elizaldek nabarmendu du «ahalegin handia» egingo dutela haurtzaroan «gertaera latz horiek» jasan zituztenei laguntzeko.

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainaren artxiboko argazki bat. DAVID AGUILAR/ EFE
unai etxenausia
2022ko otsailaren 18a
11:19
Entzun

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak Arabako gizarteari zuzendutako gutun pastoral bat argitaratu du gaur. Bertan, Eliza katolikoari eragiten dioten aktualitateko zenbait gai aztertzen ditu, baina, bereziki, «sexu abusuen gaitzaren aurkako borrokari» eragiten diotenak. Adierazi duenez, nahikoa da Eliza Katolikoaren barruan adingabe bati egindako sexu abusu bakarra egoera horri «errotik erantzuteko». Gehitu du, gainera, «ahalegin handia» egingo dutela haurtzaroan «gertaera latz horiek» jasan zituztenei laguntzeko.

Frantzisko aita santuak gai horren inguruan bultzatutako erreformak txalotu ditu, eta, adingabeei egindako abusuen inguruan, adierazi du inoiz ez zela «horrelakorik gertatu behar». «Krimen horiek egiteko Elizan zuten posizioa aprobetxatu duten pertsona horiek ez zuten inoiz inolako ardura pastoralik izan behar, eta are gutxiago adingabeekin», azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.