Innobasqueren tartea

Berrikuntza - Berniza hiriko karteletan

Estudios Durero enpresak negozio lerro berria ireki du, airea garbitzeko gai diren komunikazio grafikoko elementuak merkaturatzeko —dagoeneko egiten dituztenak, besteak beste—. Kutsaduraren aurkako borroka aberastasun-iturri izan daitekeela frogatzen duen eredua da hori, Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan sartua dagoena.

Estudios Durero enpresak, airea garbitzeko kartelak egiten ditu. INNOBASQUE
2022ko martxoaren 11
14:46
Entzun

Durero izena baduzu eta arte grafikoan lan egiten baduzu, bikaintasuna erabateko betebeharra da. Betebehar hori a priori haien ardura izan zitekeenetik harago ere badoa. Adibidez, komunikazio grafikoko elementuak egiten dituen, artea erreproduzitzen duen edo 3D inprimaketan aritzen den enpresa batek arduratu behar al du edozein hiriko airearen kalitateaz? Bada, ez. Jarduera horiek egiten dituzten fabrikak ingurumenean ahalik eta eraginik txikiena izan dezaten ahalegintzeaz harago ez, gutxienez. Alabaina, denon ongizatea bermatzeko haren aletxoa ekartzeaz gain, ardura horren zati bat haren gain hartzeak negozio lerro berri eta berritzailea sor dezakeela ikusi du Durerok.

Berniz mota berri batean dago gakoa, Espainian Zamudioko enpresak bakarrik eskain dezakeena. Fabrikatzen dituzten kartelak, iragarki panelak, olanak eta banderatxoak estaltzen dituzte berniz horrekin. Keinu horri esker, airea deskontaminatzeko gai bihurtzen dituzte elementu horiek. Nola? Bada, fotokatalisiari esker. Fotokatalisia fotosintesiaren oso antzekoa den erreakzio kimikoa da, eguzki erradiazio ultramoreek klorofila begetala aktibatzea eragiten dutenak. Klorofilak, era berean, oxigeno puru bihurtzen du karbono dioxidoa (CO2). Izan ere, gas hori oso kaltegarria da, eta berotegi efektuaren arduradun nagusietako bat da.

Estudios Durero enpresak sortutako kartel bat. INNOBASQUE

Horren antzera, fotokatalisian, titanio dioxidozko zatiki ultrafinez tratatutako azalek ur lurrun bihurtzen dituzte atmosferan ohikoak diren zenbait kutsatzaile, hala nola nitrogeno oxidoa, sufre oxidoa edo konposatu organiko lurrunkorrak, zenbait erregai erretzean sortzen direnak, adibidez, gasolina, egurra, ikatza edo gas naturala, bai eta disolbatzaileak, margoak, itsasgarriak eta etxeetan eta lantokietan erabiltzen eta gordetzen diren beste produktu batzuk erabiltzean ere. Hori guztia, hain zuzen, argitan jartzeak eragiten du. Argi hori naturala edo artifiziala izan daiteke. Ez du beste ezeren beharrik. Horregatik uste du Europako Batasunak etorkizunean fotokatalisia giltzarria izango dela kontrol sistema pasibo deitzen dieten horietan eta hirietako kutsaduraren murrizketan.

Berez, 1950eko hamarkadan aurkitu zuten prozesu hori, eta teknologia hori erabiltzen zuten produktuak 1968. urtean hasi ziren merkaturatzen. Baina orain ari dira ikusten teknologia horren aplikazioa, batez ere eraikuntzan; izan ere, lizunak eta bakterioak ere neutraliza ditzake. Horretan jardun da 2004tik AEBetako Pureti enpresa, eta zenbait materialetan fotokatalisia eragiteko berrikuntzak patentatu dituzte. Horri esker, zenbait aintzatespen lortu dituzte. Adibidez, NASAk kide teknologiko izendatu du, eta Iscape proiektuan sartu dira, Europako Batasuneko H2020 esparru ‘programan hiri adimendunetarako izendatu dituzten proiektuetako batean.

Teknologia patentatu horietako bat da arte grafikoen mundurako berniz espezifikoa, Pureti_Print izenekoa, eta Durero enpresak, mikronebulizazioaren bidez, zenbait materialetan erabiltzen du, hala nola Guggenheim museoko erakusketen iragarkietan. Direla museoaren fatxadaren ondoko panel handiak, direla kale argietako banderatxoak, direla tranbia estaltzen duten biniloak. Horrela, elementu horiek eguzkitan jartzen direnean, estaltzen dituen berniz fotokatalitikoa literalki airea garbitzen hasten da. Zuhaitz heldu batek sortzen duen aire berriketaren baliokide da metro karratu bat Pureti-Print.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.