Istripua

Motorzale bat hil da Santurtzin, errepidetik aterata

Urtea hasi zenetik, gutxienez lau motorzale hil dira Hegoaldeko errepideetan.

Hiru ertzain kontrol batean, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
2022ko martxoaren 14a
08:31
Entzun

Bart gertatu da istripua, Santurtzin (Bizkaia), 23:45 aldera, portutik gertu. Motorzale bat N-644 errepidetik atera da, eta bertan hil da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko, nahiz eta istripua izandako lekuan bertan berpizten saiatu diren. Errepidea itxita egon da ia hiru orduz, baina goizalderako zabaldu dute berriz.

Urtea hasi zenetik, gutxienez lau motorzale hil dira Hegoaldeko errepideetan. Horietako hiru Gipuzkoako errepideetan hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.