Komunikazioa

'Deia' ez da iritsi kioskoetara

Grebaren ondorioz, Deia ez da irakurleen eskuetara iritsi. Egunkaria inprimatzen den inprenta itxi nahi dutelako ekin diete lanuzteei. Gaur Bilbon bildu dira, Langileak greba mugagabean, kaleratzeei ez lelopean.

Deiako langileak greban, gaur, Bilbon. COMITE DEIA
2022ko martxoaren 14a
10:01
Entzun

Grebaren lehen ondorioa iritsi da: gaur Deia ez da iritsi ez kioskoetara, ez irakurleen eskuetara. Hala adierazi dute egunkariaren beraren Twitter kontuan: «Gaurkoan egunkaria kioskoetara iristarazteko izandako ezintasunaren aurrean, egin klik esteka honetan, DEIAren argitalpena ikusi ahal izateko».

Jakina zen gertatu zitekeela; izan ere, duela zenbait aste Iparragirre S.A. enpresaren zuzendaritzako kideek Boroako inprenta (Zornotza, Bizkaia) «berehalakoan» itxiko zutela iragarri zien bertako langileei, eta, horrenbestez, 26 langile kaleratuko zituztela. Bertan inprimatzen dute Deia, eta, egoera hori ikusita, grebara deitu zuen hedabideko langile batzordeak.

Mobilizazioak aste osoan

Lanuzteek irauten duten bitartean, langileek mobilizazioak egingo dituzte aste osoan. «Mobilizazioak eta ekintza sindikala dira bide bakarra langileen kaleratzea galarazteko», adierazi du langile batzordeak. Asteburuan hainbat mobilizazio egin dituzte, eta gaur Bilbon bildu dira, Langileak greba mugagabean, kaleratzeei ez lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.