Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen aizto batekin bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik

Gasteizko Udaltzaingoak 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo, Lakuabizkarra auzoan, mehatxu delitua egotzita.

Gasteizko mugimendu feministaren manifestazio bat. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
2022ko martxoaren 15a
11:18
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Lakuabizkarra auzoanbikotekide ohiari aizto batekin mehatxu egiteagatik. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ustezko erasotzailearen bikotekide ohiak salatu zuen eztabaida batean aizto batekin mehatxu egin ziola, Lakuabizkarra auzoko etxebizitza batean. Jazoeren ostean, gizonezkoak etxetik alde egin zuen, baina udaltzainek etxe inguruan topatu, eta atxilotu egin zuten. Arma zuriarekin mehatxu delitua egitea egotzi diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.