Futbola

Realari itzuli dizkiote hiru puntuak

Elastikoan Espainiako Federazioaren ez eramateagatik jarri zioten zigorra. Txuri urdinak bigarren postuan sendotu dira 53 punturekin, eta eskura dute Txapeldunen Liga.

ainara arratibel gascon
2022ko martxoaren 18a
19:39
Entzun

Espainiako Federazioaren ikurra ez eramategatik kendu zizkioten hiru puntuak bueltatu dizkiote Realari. Denbora kontua zen, klubetik ere horixe zioten. Izan ere, egoera berean zeuden Vila-realekin eta Levanterekin hala egin baitzuen apelazio batzordeak. Baina talde txuri-urdinaren puntuen inguruko erabakia ez zen iristen.

Hala, Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeak 53 puntu ditu sailkapenean, eta bigarren postua sendotu du. Gertuago du Txapeldunen Ligarako sailkatzea. Zazpi puntura du orain Atletico MadrilĀ  hirugarren sailkatua.

Denboraldi bikaina osatzen ari da Reala. Jokatutako 24 partidetatik hamazazpi irabazi ditu, bi berdindu eta bost galdu. Dagoeneko txapeldun den Bartzelonak baino ez ditu zenbaki hobeak.
Sei neurketa falta dira liga amaitzeko. Asteburu honetan etena du lehiaketan, eta txuri-urdinek datorren asteburuan izango dute hurren partida, igandean izango da, Sporting Huelvaren zelaian (12:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.