Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Irunen auto istripuz

Atzo gertatu zen ezbeharra. Ibilgailuak hesi bat jo zuen, eta, ondorioz, zendu egin zen bidaiarietako bat. Gidaria larriki zauriturik dago. 

jarraia211353.jpg
2022ko martxoaren 26a
13:04
Entzun

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa) izandako auto istripu batean. Zehazki, Errotaren errepidean gertatu zen ezbeharra, iluntzean. Autoa bidetik atera zen, eta ondoan zen murru bat jo zuen, indar handiz. Ondorioz, ibilgailua errepidearen beste aldera joan zen, errebotean, eta beste horma bat jo. Industrialde baten ondoan gertatu zen istripua.

Emandako informazioaren arabera, bidaiarietako bat orduantxe zendu zen. Gidaria, berriz, larriki zauriturik eraman zuten erietxera. Donostia ospitalean da, arta hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.