Qatargo Munduko Kopa

Multzo buruek bide samurra izango dute aurrera egiteko

Gaur egin da lehen ligaxkako zozketa. Qatar-Ekuador izango da txapelketako lehen partida. Bigarren ontziko aurkaririk gogorrenak Espainiari eta Belgikari egokitu zaizkie, Alemania eta Kroazia, hain zuzen.

ainara arratibel gascon
2022ko apirilaren 1a
20:19
Entzun

Azaroaren 21ean hasiko da futboleko Munduko Kopa Qatarren, eta nahiz eta oraindik ez diren jokatu bigarren aukerako kanporaketa guztiak, egin dute jada lehen ligaxkaren zozketa. Txapelketako lehen partida zein den jakiten da multzoen zozketa eginda. Herrialde antolatzaileak jokatzen du, eta oraingoa hauxe izango da: Qatar-Ekuador.

Gainontzean, zozketan ziren zotzi multzo buruek nahiko bide samurra izango dute ligaxka gainditzeko. Bigarren ontzian zegoen aurkaririk gogorrena Alemania zen, eta hori Espainiari egokitu zaio bere multzoan. Kroazia zen ustez bigarren selekzio zailena, eta Belgikaren multzora joan da. Bi multzo horietako lehen bi sailkatuak aurrez aurre izango dira final-zortzirenetan. Ziurrenik bi horiek dira multzorik zailenak.

Kontuan izan behar da, Qatargoa neguan jokatuko den lehen Munduko Kopa izango dela, eta horrek eragina izango duela liga txapelketetan. Etena izango baitute azaroa eta abendua artean, eta beraz Europakoak, adibidez, lehenago hasi beharko dute. Hauek dira ligaxkako zortzi multzoak.

A multzoa

-Qatar

-Ekuador

-Senegal

-Herbehereak

B multzoa:

-Ingalaterra

-Iran

-AEB

-Ukraina, Eskozia edo Gales *

C multzoa

-Argentina

-Saudi Arabia

-Mexiko

-Polonia

D multzoa

-Frantzia

-Arabiar Emirerri Batuak edo Peru *

-Danimarka

-Tunisia

E multzoa

-Espainia

-Costa Rica edo Zeelanda Berria *

-Alemania

-Japonia

F multzoa

-Belgika

-Kanada

-Maroko

-Kroazia

G multzoa

-Brasil

-Serbia

-Suitza

-Kamerun

H multzoa

-Portugal

-Ghana

-Uruguai

-Hego Korea

*Bigarren aukera

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.