Emakume baten gorpua topatu dute Arrigunagako hondartzan

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gorpua identifikatzeko. 50-60 urte bitarteko andrazko bat da, ez du dokumentaziorik, eta, lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Getxoko (Bizkaia) Arrigunagako hondartzan aurkitu dute emakumearen gorpua. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
2022ko apirilaren 11
16:27
Entzun

Gaur goizean emakume baten gorpua aurkitu dute Getxoko (Bizkaia) Arrigunagako hondartzan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 50 urtetik 60 urtera bitarteko emakume batena da gorpua, baina ez du dokumentaziorik, eta Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du gorpua identifikatzeko. Lehen ikerketaren arabera, ez du indarkeria zantzurik.

Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, emakumeak 1,65 neurtzen du, arraza zurikoa da, «gaztaina koloreko ile ondulatu kizkurra» du, eta kirol oinetako zuriak zituen jantzita. Ezaugarri horiek dituen pertsona baten desagerpenari buruzko daturen bat duten herritarrei Getxoko polizia etxearekin harremanetan jartzeko eskatu die Ertzaintzak, 94-4063420 telefonora deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.