Ezbeharra

Udaltzaingoarengandik ihesi zihoan lagun bat hil da Bilbon

07:00ak aldera hasi da haren atzetik Barakaldoko Udaltzaingoa, eta gizonak Ibaizabalera bota du bere burua. Suhiltzaileek atera dute gorpua.

Ibaizabal ibaia, Bilbo parean. MAIDER BARANDIARAN AGIRRE
2022ko apirilaren 17a
11:59
Entzun

Gaur goizean Barakaldoko Udaltzaingoarengandik ihesi zihoan gizon bat hil da Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Polizia 07:00ak aldera hasi da hari jarraitzen, «modu susmagarrian» gidatzen ari zelako. Haren atzetik joan dira Bilboko Abusu auzoraino; han, autotik irten da gizona, eta Ibaizabalera salto egin du. Ibaian ito da.

Suhiltzaileek 08:00ak aldera atera dute gorpua uretatik. Ikerketa zabaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.