Osasuna

Gasteizko larrialdietako arreta murriztu izana salatu dute

Arabako ESIko ordezkaritza organoek elkarretaratzera deitu dute apirilaren 25erako, Eusko Legebiltzarreko atarian.

Santiago ospitaleko larrialdiak ixteko protesta bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2022ko apirilaren 19a
13:34
Entzun

Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuak Txagorritxuko eraikin berrira lekualdatu ziren otsailaren 2an. Orduz geroztik, Santiago ospitaleko larrialdi gunea ez dago eskuragarri herritarrentzat, eta puntu berrira jo behar dute arreta jasotzeko. Orain arte Santiagon eta Txagorritxun, bietan eskaintzen zen. Asteak dira osasun profesional asko erabakiaren aurka mobilizatzen hasi zirela, eta gaur Arabako ESIko langileen ordezkaritza organoek ohar bidez jakinarazi dute protestekin jarraitzeko asmoa dutela. Zehazki, apirilaren 25erako elkarretaratze batera deitu dute Eusko Legebiltzarreko atarian. Egun horretan, Jose Maria Perez Arabako ESIko zuzendari kudeatzaileak agerraldia egingo du legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta, elkarretaratzearekin, langileek adierazi nahi diote «murrizketa politiken» aurka daudela.

Langileen ordezkariek salatu dute «berrantolaketa baten aitzakiarekin» larrialdietako arreta murriztu dela, eta horri «onartezin» iritzi diote: «Osasun publikoari emandako kolpe berri hau EAJk, bere bazkidearen lankidetzarekin, duela zenbait hamarkadaz geroztik egin dituen murrizketa neoliberalen beste adibide bat da, eta ESIko kudeatzaileek inolako lotsarik gabe eraman dute aurrera». Salatu dutenez, Santiago ospitaleko larrialdiak kendu izanak zamatu egin du ospitale horretako EAG Etengabeko Arreta Gunearen lana, eta «masifikatu» egin ditu Txagorritxuko ospitaleko larrialdi berriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.