Ingurumena

Salatu dute instituzioak «utzikeriaz» aritzen direla haize errotek hildako hegaztiekin

Arabako Mendiak Aske plataformak salatu du erakundeek ez dituztela zenbatu nahi zentral eolikoek hildako hegaztiak. Labrazako (Araba) proiektua «bideraezina» dela ohartarazi du, halaber.

Arrano sugezale bat hilda Las Llanas zentral eolikoaren ondoan (Nafarroa). ARABAKO MENDIAK ASKE
Edurne Begiristain.
2022ko apirilaren 21a
19:13
Entzun

Arabako Mendiak Aske plataformak ohar bidez egin du salaketa. Jakinarazi du joan den apirilaren 18an Aguilar Kodesen (Nafarroa) dagoen Las Llanas zentral eolikoaren inguruan arrano sugezale bat topatu zutela bi lagunek haize errota baten azpian, eta horren berri emateko harremanetan jarri zirela Arabako Foru Aldundiarekin, Ingurumen Sailarekin, 112 zenbakiarekin, Sepronarekin, Nafarroako berreskuratze zentroarekin eta Foruzaingoarekin. Haatik, horietako batek ere ez zuen bere gain hartu nahi izan gertatutakoa, eta «pilota elkarri pasatu zioten».

Las Llanas zentral eolikoa Nafarroan dago, Kodes mendilerroan, Aixeindar enpresak Labrazan proiektatutako zentral eolikotik kilometro eskas batera. Arabako Mendiak Aske plataformak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak Labrazako zentrala sustatzen duela, Iberdrolarekin batera. «Argi dago zentral hori ez dela bateragarria korridore ekologikoek bete beharreko funtzioak zaintzearekin», ohartarazi du plataformak. Jakinarazi du korridore honetan Bonelli arranoak hegan egiten duela, han elikatzen dela eta habia ere han egiten ohi duela. Arrano hori ez da «zaurgarritzat» jotzen den espezie bakarra: beste bi espezie, interes bereziko hamar espezie, bost espezie arraro eta babestutako beste hainbat espezie badira inguruan. Plataformaren ustez, berezitasun horiek guztiak aintzat hartuta, Labrazako proiektua «bideraezina» da. Gogoratu du, halaber, Labrazako herria zentral eolikoaren aurka agertu dela.

Bestetik, plataformak maiatzaren 14rako Gasteizen deitutako manifestaziora joateko deia egin die herritarrei. Tapia Legea eta Tapia legea Plus salatzeko mobilizazioa izango dela azpimarratu du. «Lege horien Interes publiko-pribatu goreneko proiektuen bitartez, lurraldea antolatzeko eta kontserbatzeko gaur egun indarrean dauden lege guztiak bertan behera utzi nahi dira, herrien eta udalen gobernantza ahalmena ezeztatuz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.