25 urteko gizon bat ito da Donostiako Etxadi udal kiroldegiko igerilekuetan

Bart gauean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du.

Donostiako Etxadi udal kiroldegia. DONOSTIAKO UDALA
2022ko apirilaren 23a
12:32
Entzun

25 urteko gizon bat hil da itota Donostiako Etxadi udal kiroldegiko igerilekuetan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bart gauean gertatu da ezbeharra, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, igerilekuko sorosleek 21:30 aldera deitu zuten larrialdi zerbitzuetara, baina ezin izan zuten ezer egin salbatzeko. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, zer jazo den argitzeko. Gizonezkoari autopsia egingo diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.