Finantzak

Kutxabankek 75 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, %21,6 gehiago

Zerbitzuek, aseguruek eta funtsek entitatearen negozioaren %53 hartzen dute jada. Maileguetan %6ko hazkundea izan du Kutxabankek, eta bere historiako berankortasun ratio txikiena du: %1,8. Bezeroen %58,5 dira erabiltzaile digitalak.

jarraia212694.jpg
Irune Lasa.
2022ko apirilaren 28a
18:35
Entzun

Gerrak dakarren ziurgabetasunak baldintzatutako testuinguruan, kopuru onekin egin ditu Kutxabankek aurtengo lehen hiru hilabeteak, «core negozioaren sendotasunari esker eta, besteak beste, interesen marjinak uste baino hazkunde handiagoa izan ostean».

Core negozio horretan, hori bai, entitateari maileguen interesetatik baino sarrera gehiago etorri zaizkio zerbitzuen komisioetatik eta aseguruetatik; bi jarduerek, inbertsio funtsekin eta pentsio planekin batera, jada Kutxabanken negozioaren %53 hartzen dute.

Ildo horretan, aipatzekoa da aseguruen merkaturatzean lortutakoa: hiru hilabetetan 35.000 aseguru poliza iritsi ditu Kutxabankek, 2021eko martxoan baino %10,2 gehiago. Gaur egun, entitatearen polizen stocka 927.000tik gorakoa da, eta jarduera horretatik 43,9 milioi euroren diru sarrerak gehitu dizkie taldearen emaitzei.

Balantze kanpoko baliabideetan ere goraka jarraitzen du finantza entitateak. 21.000 milioi euro kudeatzen ditu inbertsio funtsetan, eta haren merkatu kuota %6,75era handitu du.

Mailegu negozioan ere hazkundea izan du Kutxabankek, %6 igota, 46.514 milioi euroraino. Hipoteka mailegu berrietan, 1.062 milioi eman ditu lehen hiruhilekoan, eta kontsumo kredituetan, berriz, %11,6 hazkundea izan du, iazko datuekin alderatuta.

Bestalde, taldeak zalantzazko aktiboen saldoa murrizten jarraitu du; 30 milioi euro baino gehiago 2022ko lehen hiruhilekoan; aktibo horiek 911 milioi eurokoak dira orain. Horrekin eta kreditu inbertsioaren saldoaren hazkundearekin, Kutxanbankek inoizko berankortasun tasarik txikiena du, %1,8tik beherakoa, sektoreko batezbestekoa otsailean %4,3koa izan zenean.

Kutxabankek azaldu du ere bere bezero guztien % 58,5 direla erabiltzaile digitalak, eta Online banka eta Banka mugikorrak dagoeneko kontratu guztien % 44 hartzen dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.