Sexu indarkeria

Gizonezko batek salatu du beste batek bortxatu egin duela Santurtziko festetan

Bortxaketa igande goizaldean gertatu da. Santurtziko Udalak elkarretaratzera deitu du eguerdirako, erasoa gaitzesteko.

Santurtzi (Bizkaia). ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko maiatzaren 2a
09:29
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, larunbat gauean Santurtzin (Bizkaia) izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Gizonezko batek salatu du beste gizon batek bortxatu egin duela portuko plazan. Hain zuzen ere, San Jorge jaiak ospatu dituzte herrian asteburuan, eta, gizonezkoak salatu duenez, kontzertuak antolatu diren ingurutik hurbil bortxatu dute, goizaldean.

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak bortxaketa salatu du sare sozialetan argitaratutako mezu baten bitartez. «Santurtzin ez dugu inoren borondatearen aurkako inolako jokabiderik onartzen», adierazi du.

Gertaera arbuiatzeko, udaleko ordezkariek protestara deitu dute gaurko. Bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute eguerdian, udaletxearen parean. Herritarrei ere dei egin diete elkarretaratzean parte hartzeko, eta adierazi dute bortxaketa salatzeko bestelako mobilizazio eta topaketak ere babestuko dituztela.

Horren aurretik, Bozeramaile Batzordeko kideak bildu dira gaitzespen idatzi bat prestatzeko –PNV, PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos–. Ohar horretan, «aho batez» eta «irmoki» arbuiatu dute bortxaketa, eta azaldu dute eraso hori eta «ezaugarri horietako beste edozein ekintza» gaitzesten dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.