Italiako Giroa

Hindleyk irabazi du Blockhausen

Mikel Landa heldu da helmugara buruko taldean, eta Pello Bilbaok erorketa pairatu du lasterketaren hasieran.

Hindley, helmugan. MAURIZIO BRAMBATTI / EFE
2022ko maiatzaren 15a
21:29
Entzun

Italiako Giroa irabazteko faboritoen artean jarri da Jai Hindley (Bora Hansgrohe) australiarra. Esprintean irabazi du Blockhaus mendatean amaituriko etapa.

Hindleyk 26 urte ditu, eta bigarren postua lortu zuen 2020ko Giroan. Emozio handia egon da esprintean. Atzetik heldu da Hindley sei txirrindularik osaturiko lasterketa burura. Horietako bat zen Mikel Landa. Australiarrak denak atzean utzi ditu.

Vincenzo Nibalik 34 segundo geroago heldu da; Pello Bilbao, minutu bat baino gehiago, erori egin delako. Sailkapen orokorrean lehena da Juanpe Lopez, baina ezinean aritu da, eta 1.46 minutu galdu ditu. Edonola ere, eutsi dio elastiko arrosari.

Landa zazpigarren dago sailkapen orokorrean, 29 segundora, eta Bilbao hamargarrena da.

Bilbao erori denekoa

Lasterketaren hasieran erori da Bilbao, baina lortu du aurrera jarraitzea.

Lehenengo kilometroetatik ihesaldi bat egin dute, Felix Gall buru (Ag2r CitrĂ´en), multzo nagusiari bost minuturen aldea ateratzeraino.

Baina Ineos taldeak makina azkartu du, iheslariak harrapatzeko, Castroviejo tiraka. Eta berehala lortu dute tartea txikitzea.

Blockhausera igotzeari ekin diotenean heldu da egiaren ordua. Igoerak 13,6 kilometro ditu, eta %8,4ko aldapa. Richard Carapazek erasoa jo du helmugarako 4,5 kilometro falta zirela, eta harekin joan dira Bardet eta Landa. Azkenean, esan bezala, Hindleyk aurrea hartu die metro gutxi falta zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.