UMPren garaipen ikusgarria Frantzian

2007ko ekainaren 11
10:40
Entzun
UMPk inoizko emaitza hoberena lortu du Frantzian, bozen %41 ingururekin. 577 diputatuetatik 400 eta 470 bitartean UMPkoak izanen dira, orain arte baino askoz gehiago.

Alderdi Sozialistak porrot handia ezagutuko luke, asko jota 90 diputatu baizik ez lituzkeelako ukanen, orain arte 149 dauzka. François Bayrouren UDF-Modem alderdiak bi diputatu baizik ez lituzke ukanen, bozen %7 ingururekin. Zentro Berria alderdikoek, aldiz, 20-25 aulki bitartean ukanen lituzke. Horiek UMPrekin bat eginen dute. Berdeek 2 aulki ukanen dituzte eta komunistek 9-15 bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.