Erkorekak esan du Bilboko hilketen susmagarria «Euskaditik kanpo ere» aritu dela

Atzo jakin zen Katalunian ere identifikatu dutela ustezko hiltzailea; antzeko erasoen biktima izan ziren bi gizonezkoren testigantzak jaso ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du mossoek salaketa baten txostena bidali diotela Ertzaintzari.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ /FOKU
2022ko maiatzaren 20a
11:45
Entzun

Azken orduetan Bilboko hilketen susmagarriaren aurka Katalunian aurkeztutako salaketaren harira hitz egin du gaur goizean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, eta adierazi du salaketak baieztatzen duela susmagarriak beste lurralde batzuetan ere delituak egin izanaren zantzuak daudela, eta «Euskaditik kanpo ere» aritu dela. Bartzelonan jarri den salaketaren inguruko informazio guztia bidali diote mossoek Ertzaintzari, Erkorekak jakinarazi duenez.

Poliziak Valentziara eta Madrilera (Espainia) ere zabaldu ditu ikerketak, eta ez da baztertzen susmagarriak beste delitu ekintza batzuetan parte hartu izana.

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 6an jakinarazi zuenez, Ertzaintza Bilbon hilik agertutako sei gizonen heriotza ikertzen ari da. Susmagarritzat jo zuten gizonezko batek bere burua aurkeztu zuen polizia etxean, eta epaileak hura espetxeratzeko agindu zuen. Atzo, ordea, La Vanguardia egunkariak jakinarazi zuen Katalunian ere identifikatu dutela ustezko hiltzailea; antzeko erasoen biktima izan ziren bi gizonezkoren testigantzak jaso ditu. Orain, kasu guztien arteko lotura posibleak ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.