Ezbeharra

Motorzale bat hil da Abadiñon, bidetik irtenda

N-634 errepidean gertatu da ezbeharra, Matienako biribilgunearen parean. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.

Artxiboko irudi bat. LUIS JAUREGIALTZO
2022ko maiatzaren 23a
09:19
Entzun

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motorzale bat hil da astelehen honetan Abadiño (Bizkaia) zeharkatzen duen N-634 errepidean gertatutako istripu batean. Ezbeharra goizaldean gertatu da, 01:00ak aldera, Matienako biribilgunearen parean.

Durangoko (Bizkaia) noranzkoan zihoala, motorra bidetik irten da bat-batean; oraindik ez da argitu zer dela eta. Lesioen ondorioz, istripua izan orduko hil da gidaria. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.