Azpiegiturak

Madrilek uda baino lehen landuko du Nafarroako AHTaren eta 'euskal Y'-aren arteko lotura

Raquel Sanchez Garraio, Mugikorasun eta Hiri Agendako ministroaren arabera, A-15 autobideari dagozkion estatuko errepide sareko trazadurak ere konpondu nahi dituzte.

Raquel Sanchez Garraio, Mugikorasun eta Hiri Agendako ministroa, artxiboko irudi batean. SERGIO PEREZ / EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko maiatzaren 25a
15:25
Entzun

Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko lotura eztabaidatuko dute Madrilek eta Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kohesiorako kontseilariek. Ez du zehaztu zer egunetan, baina Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak jakinarazi du uda baino lehen elkartuko direla. Ministroak adierazi duenez, «argi dago» azpiegitura handiek «desadostasuna» sortzen dutela gizartean, eta, egoera hori «konpontzeko» helburuz bilduko dira.

Carlos Garcia Adanero UPNko diputatuak adierazi du, besteak beste, abiadura handiko trenaren konexioek «kezkatzen» dutela. Horren harira, Sanchezek ohartarazi du Espainiako Gobernua «inbertsio ahalegin handia» egiten ari dela, batetik, trenbide azpiegituren trazadura zehazteko eta Iruñearen eta euskal Y-aren arteko loturari bide emateko, eta, bestetik, A-15 autobideari dagokion estatuko errepide sareko trazadura konpondu ahal izateko.

Horrez gain, azaldu du 2022rako estatuko aurrekontu orokorretan Nafarroari 100 milioi euro inguru bideratzea aurreikusi dutela. Gogorarazi duenez, 2018ko aurrekontuan, Garcia Adaneroren alderdiak babestu zuen aurrekontuan alegia, 43 milioi euro «eskas» bideratu zituzten: «2,3 aldiz handitu dugu zuek babestu zenuten aurrekontua».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.