Gaztetxeak

Laudioko gaztetxea hustearen kontra protestan ari direnei oldartu zaie Ertzaintza

Gaurko da zehaztua gaztetxea husteko operazioa. Hura geldiarazteko, hainbat gazte bildu dira eraikinaren ingurumarietan goizetik. Poliziak bortizki egin du haien kontra.

Ertzaintza eta zenbait gazte, gaur, Laudioko gaztetxea husteko operazioan. GEDAR LANGILE KAZETA
2022ko ekainaren 13a
14:11
Entzun

Aurreikusia zena eragozteko asmoz, hainbat lagun bildu dira goizetik Laudioko gaztetxearen parean, tinko. Gaurko da iragarria eraikina husteko operazioa, eta, hala izanik, gaztetxeko kideek bertaratzeko deia egin zuten goizerako. 09:00ak aldera hasi dituzte protestak dozenaka lagunek; Zumalakarregi errepidea trabatu dute, besteak beste. Ekintza horiek gelditzeko, Poliziak gogor egin du gazteen kontra.

Gazteek errepidea trabatu eta gutxira azaldu da Polizia; udaltzainak azaldu dira lehenbizi, ertzainak gero. Ordurako, auto ilara luzeak ziren errepidean. Gazteak protestari eusten ahalegindu dira, eta Ertzaintza bortizki oldartu zaie.

Operazioaren aurkako protesta antolatu dute gaur arratsalderako, gaztetxeak sare sozialetan eginiko deialdi baten bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.