Migratzaileak

'Aita Mari' erreskate ontziak beste 17 pertsona hartu ditu Mediterraneoan

Ekainaren 6an abiatu zenetik egin duen bigarren erreskate lana da. Orain, 28 migratzaile daude ontzian.

Atzoko errekateko argazki bat. ASIER SANCHEZ
Nagore Arin.
2022ko ekainaren 15a
08:30
Entzun

Aita Mari erreskate ontziak 11 pertsona erreskatatu zituen atzo goizaldean hondoratzear zegoen txalupa batetik, Mediterraneo itsasoan. Goizean goiz jaso zuten abisua, eta handik ordubetera topatu zituzten. Gaur goizaldean, beste 17 lagun hartu dituzte. EITBren arabera, Libiatik abiatutako 17 errefuxiatu dira erreskatatuak, eta Libiako kostazainengandik ihesean ziren aurkitu dituztenean.

Lehen abisua 04:30 aldera jaso dute, eta ia bi ordu behar izan dituzte txalupa zegoen lekura iristeko. Abisua jaso dutenean, ehun pertsona inguru arriskuan zeudela ohartarazi diete erreskate ontziko kideei, baina hara iritsi direnean ohartu dira asko Libiako kostazainen ontzian eraman dituztela. Txalupan zihoazen beste errefuxiatu batzuek, baina, uretara jauzi egin dute, eta azkenean Aita Mari erreskate ontzian hartu dituzte.

Ekainaren 6an abiatu zen Aita Mari Balearretatik Mediterraneo itsasora, eguraldi onarekin batera ugaritu egiten baitira Afrikatik irten ohi diren ontziak, sarri jendez gainezka eta baldintza kaskarretan. Abiatu zenetik egin duten bigarren erreskate lana da gaurkoa. Orain, 28 lagun dituzte ontzian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.