Hondakinak

Manifestazioa antolatu dute Bergaran, papergintzako hondakinen errauste plantaren aurka

Hurrengo igandean izango da manifestazioa, Larramendiko Arnasak antolatuta; Jaurlaritzak proiektuari ingurumen baimena eman diola gaitzetsiko dute.»»

Ainhoa Lete Bergarako alkateordea, Gorka Artola alkatea eta zinegotziak prentsaurrekoan. Valogreene enpresak paper hondakinak tratatzeko lantegi bat herrian jartzeko asmoari buruz urrian eginiko agerraldian. IDOIA ZABALETA / FOKU
2022ko ekainaren 15a
17:26
Entzun

Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena eman berri dio Valogreene enpresak Bergaran egin nahi duen papergintzako hondakinak errausteko proiektuari. Bergarako Udalak proiektuari jarritako alegazioak ez ditu aintzat hartu, eta horrek haserrea piztu du herrian. Larramendiko Arnasa taldeak proiektua ez du gustuko, eta herritarrei dei egin die haren aurka azaltzeko, eta Jaurlaritzaren jarrera. «Erabaki horrek,  agerian uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna, herritarren osasunaren gainetik, enpresa pribatuen interes ekonomikoen alde egitea dela», salatu dute manifestazioaren antolatzaileek.

155.000 tona papergintzako hondakin kudeatu nahi dituzte Bergarako plantan, eta horrek sortuko dituen hondakin eta isurketengatik kezkatuta agertu dira proiektuaren aurkariak. Manifestazioa igandean irtengo da, 12:30etan, San Martin plazatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.