Indarkeria matxista

Tafallan 19 urteko gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat leporatuta

Erasoa atzo goizean gertatu zen, 10:00 aldera, emakumea kirola egiten ari zela.

Foruzaingoaren auto bat, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko uztailaren 13a
12:10
Entzun

Foruzaingoak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Tafallan (Nafarroa). Emakume bati sexu eraso egin zion 10:00 aldera, emakumea herriaren kanpoaldean kirola egiten ari zenean.

Salaketaren arabera, gizonak, emakumeari heldu, eta lurrera bota zuen, eta gero bere gainean masturbatzen hasi zen. Noticias de Navarra egunkariaren arabera, gainera, ez da mutil berak antzeko ekintza bat egiten duen lehen aldia, aurretik salaketa bat ipinia baitzioten exhibizionismoa egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.