Istripua

82 urteko emakume bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta

Vergel zubian izan da ezbeharra, oinezkoentzako pasabide batean, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Emakumearekin zihoan gizonezkoa larri dago

Istripua izan den tokia. Oinezkoak ezkerretik eskuinerantz zeharkatzen ari ziren errepidea, zebra bidean. IRUñEKO UDALTZAINGOA @PAMPLONAIRUNAPM
2022ko abuztuaren 12a
12:35
Entzun

Iruñeko Arrotxapea auzotik Labriteranzko norabidean zihoan auto batek bikote bat harrapatu du goizean, 09:50ean. Biak Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dituzte, baina emakumea hil egin da. 84 urteko gizonezkoa larri dago.

Udaltzaingoaren arabera, Vergel kalean izan da, Arrotxapea Magdalena auzoarekin lotzen duen errepidean. Aldapa baten amaieran oinezkoentzako pasabide bat dago, eta bertan izan da ezbeharra. Autoaren norabidean ezkerretik eskuinerantz zeharkatzen ari ziren bi oinezkoak.

Iruñeko Udaltzaingoa arduratuko da ezbeharra ikertzeaz. Autoaren gidaria 53 urteko emakumea da, eta, alkohol eta droga testak eginda, negatibo eman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.