17 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, beste bati labanaz eraso egitea egotzita

Bart izan da erasoa, Kontxako pasealekuan. Labankada jaso duen gaztea osasun etxe batera eraman dute.

Udaltzainak Kontxako pasealekuan, Donostian, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
2022ko abuztuaren 15a
11:30
Entzun

17 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, adin bereko beste mutil bati labanarekin eraso egitea leporatuta. Donostiako Udalak berri eman duenez, 3:40an izan da gertaera, Clara Campoamor plazan, Kontxako pasealekuan.

Erasoa gertatu eta gutxira atxilotu dute gaztea, inguruko taberna batean. Labankada jaso duen mutila, berriz, Donostia ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.