Eguraldia

Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte berriz, kutsaduraren ondorioz itxita egon ondoren

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak alerta egoeran ezarri zuen departamendua atzo, eta zehaztu du uholdeak bereziki Ipar Euskal Herrian gerta daitezkeela. Lapurdi kostaldeko hondartza guztiak itxi zituen kutsaduragatik. Gaur goizean, horietako batzuk berriz ireki ditu.

Azkaineko errepide bat itxita, uholdeengatik, iragan urtean. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko abuztuaren 18a
10:09
Entzun

Alerta laranja ezarri zuten atzo Ipar Euskal Herrian, uholde arriskuagatik. Eurite indartsuak izan ziren, eta euriak ur araztegiak gaindikatu zituen Ipar Euskal Herriko eremu askotan. Ondorioz, euriak ura kutsatu zuen, eta Lapurdiko hondartza guztiak itxi behar izan zituzten, prebentzioz. Gaur goizean, Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte berriz. Hendaia eta Donibane Lohizune bitarteko hondartzek, ordea, itxita jarraitzen dute.

Esplikatu dute euriteak indartu direla gauean, eta euri metatzea 30 eta 60 milimetro artekoa izan dela azken hamabi orduetan. Prefeturaren arabera, egun guztian euria ez da geldituko, eta horrek ekar lezake Lapurdi aldean 70 eta 100 milimetro arteko euri metatzea izatea.

Ondorioz, uholdeak izateko arriskua dago, prefeturaren arabera. Usaian uholde arriskua den lekuetan, eta erreka eta ibai bazterretan dago arrisku handiena. Zehaztu dute errepideetan arazoak sortzen ahal dituela euriteak, eta elektrizitate mozketak izan daitezkeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.