KORONABIRUSA

Behera egin dute nabarmen COVID-19aren intzidentziak, ospitaleratzeek eta heriotzek Nafarroan

Abuztuaren 22tik 28rainoko astean, 266 positibo antzeman ditu Osasunbideak. Zazpi pertsona ospitaleratu dituzte, eta bat hil da gaitzak jota.

PCR probak Lazkaon (Gipuzkoa). JON URBE / FOKU
2022ko abuztuaren 31
11:31
Entzun

Beheranzko kurbak ez du etenik. Iragan astean jasotako COVID-19 datuen txostena argitaratu du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak, eta, bertan, argi ikus daiteke izurriaren bilakaera neurtzeko erabiltzen diren faktore guztiek behera egin dutela nabarmen.

Abuztuaren 22tik 28ra, 226 positibo antzeman ditu Osasunbideak PCR edo antigeno proba bidez, aurreko aste osoan baino 56 gutxiago. Intzidentzia, oraintxe, 40 kasukoa da 100.000 biztanleko. Beheranzko joera, gainera, adin tarte guztietan nabaritu dela nabarmendu du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak: «Oraindik, 75 urtetik gorakoen taldean antzeman dugu tasa handiena (%0,1 azken astean). 65 urtetik gorako herritarren %13tik gora, berriz, lehen aldiz kutsatu dira maiatzetik hona». Horren oinarrian Omikron BA.4 eta BA.5 azpialdaeren zirkulazioa dela uste dute Nafarroako osasun arduradunek, «aurretiko infekzioek ez baitute erabateko babesik ematen aldaera berri horien aurka».

Ospitaleratzeek ere behera egin dute astebetean: zazpi pertsona ospitaleratu dituzte Nafarroan, iragan astekoen erdiak, eta horietatik, bakar bat ere ez dute ZIU zaintza intentsiboko unitateetan artatu. Pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz —bost izan ziren iragan astean—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.