Espainiako Vuelta

Arensman gailendu da etapa nagusian, eta Evenepoelek denbora galdu du

Enric Masek 42 segundo atera dizkio Evenepoeli, eta Roglicek 15. Sailkapen nagusian, ordea, oraindik aldea du liderrak.

Arensman, gaur, Sierra Nevadako gainean. JAVIER LIZON / EFE
2022ko irailaren 4a
19:37
Entzun

Espainiako Vuelta ez dago erabakita. Inondik inora ere ez. Atzo lehen ahultasun zantzuak eman zituen Remco Evenepoel liderrak, eta gaur baieztatu da ez dagoela orain arte erakutsi duen bezain indartsu. Sailkapen nagusian aldea txikitzea lortu dute Enric Masek eta Primoz Roglicek, hirugarren eta bigarren sailkatuek. Etapa Thymen Arensman gazteak irabazi du.

Sierra Nevadan amaitu da gaurko etapa, 2.500 metrotik gora. Aurtengo Vueltako etapa nagusia zen, eta ikusgarria izan da. Evenepoel eta Roglic elkar zaintzen ari zirela, Masek erasora jotzeko baliatu du aukera. Miguel Angel Lopezekin elkartu da Mas, baina ez dute lortu Arensman harrapatzea, ihesaldiko azken txirrindularia.

Azkenean irabazlearengandik 1:23ra iritsi da Mas, 1:44ra Roglic, eta 1:59ra Evenepoel. Sailkapen nagusian Roglicekiko 1:34ren aldea du liderrak, eta 2:01ekoa Masekiko. Ikusteko dago hirugarren astean zer gertatuko den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.