Udako Argazki Lehiaketa

Argi bat iluntasunean

Menorcan ateratako bi argazkik irabazi dute BERRIAk antolatutako udako argazkien lehiaketa.

'Favaritxeko itsasargia', lehen saria irabazi duen argazkia. IñAKI GUEREñU
2022ko irailaren 14a
15:31
Entzun

Urtero legez, BERRIAk udako argazki lehiaketa antolatu du, BERRIAlagunek eta irakurleek argiarekin eginiko artelanak saritzeko. Mundu zabaletik bidali dituzte ehunka irudi.

Lehen saria Iñaki Gereñuk irabazi du, Menorcako (Herrialde Katalanak) Favaritxeko itsasargiari eginiko erretratuarekin (goian).

Getariako (Gipuzkoa) Elkano jatetxean bi lagunentzako otordu bat irabazi du Gereñuk.

Bigarren saria Lander Iruin Ibarzabalek lortu du: bi lagunentzako bazkari bat Dimako Garena jatetxean.

Hori ere Menorcan harturiko irudia da, Macarellako kalan.

Bi horiez gain, Biba Ardoak-eko mahastizainen ardo ekologikoekin osatutako bost saski zeuden sari gisa, eta argazkilariek irabazi dituzte:

- Iñigo Olartek (Azpeitia)
- Maite Barrio Rodriguezek (Gasteiz)
- Lur Olabarri Etxebarriak (Zeanuri)
- Nagore Etxeandia Ortegak (Bilbo)
- Aitor Mujika Iraolak (Beasain)

Abuztuaren 22tik irailaren 11ra antolatu du BERRIAk aurten udako lehiaketa. Denera 772 irudi jaso dira, eta galeria batean bildu dituzte.

Ikusi gehiago:Udako Argazkien 2022ko Lehiaketa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.