Txirrindularitza

Lazkano eta Oiarbide, lehen postuetatik urrun munduko txapelketan

Erlojupekoan 29. amaitu du Lazkanok, eta 32. Oiarbidek. Gizonezkoetan Tobias Foss izan da irabazlea, eta emakumezkoetan, Ellen van Dijk.

Tobias Foss urrezko dominarekin bart, Wollongongen (Australia). DEAN LEWINS / EFE
2022ko irailaren 18a
11:59
Entzun

Tobias Fossek eta Ellen van Dijkek eramango dute ortzadarraren elastikoa datorren urteko erlojupekoetan. Horiek izan dira onenak Wollongongen (Australia) jokatu den txirrindularitzako munduko txapelketan; ezustekoa eman du Fossek, eta hirugarrenez irabazi du Van Dijkek.

Bi euskal ordezkariak, Oier Lazkano eta Lourdes Oiarbide, lehen postuetatik urrun ibili dira; 29. eta 32. amaitu dute, hurrenez hurren. Lasterketa amaitzeko 43 minutu eta 11 segundo behar izan ditu Lazkanok, Fossek baino 3 minutu eta 9 segundo gehiago. Oiarbidek 50:51ko denbora egin du; Van Dijkengandik 6:22ra helmugaratu da.

Gizonezkoen proban ezustekoa izan da Fossen garaipena; hiru segundo atera dizkio Stefan Kungi, eta bederatzi Remco Evenepoeli. Emakumezkoetan, Grace Brownek jantzi du zilarrezko domina, eta Marlen Reusserren brontzezkoa. Van Dijk 2013an eta 2021ean ere munduko txapeldun izandakoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.