Hezkuntza

Euskarazko diktaketa sistema bat garatuko dute, «desgaitasunen bat duten umeen eskolatzea errazteko»

Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Sortzen elkarteak aurkeztu dute proiektua, Languneren aholkularitzarekin, eta Orai NLP Teknologiak-ek garatuko du. Proiektuaren bidez, desgaitasunak dituzten ikasleek ordenagailuari hitz eginez idatzi eta zuzendu ahal izango dituzte idazlanak.

Baionako Oihana ikastolako ikasleak, ikasturteko lehen egunean. GUILLAUME FAUVEAU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko urriaren 4a
16:59
Entzun

Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Sortzen elkarteak jakinarazi dutenez, euskararako diktaketa sistema berri bat garatuko dute, Languneren aholkularitzarekin, «desgaitasunen bat duten haurren eskolatzea errazteko». Euroeskualdeko hiritartasuna deialdiko diru laguntza jaso du Askhezi proiektuak, eta espero dute bi urtean bukatuta egotea. Orai NLP Teknologiak-en esku egongo da hura garatzea.

Behar batetik abiatu dute proiektua. Sustatzaileek ohar bidez esan dutenez, hizkuntza eta ahots teknologiak «oso baliagarriak» dira hezkuntzan ikasle guztien inklusioa lortzeko. Hori horrela, azaldu dute ikastetxeetan erabili ohi dituzten sistema eragileek, ofimatika programek eta online zerbitzu gehienek integratuta dauzkatela hizketaren sorkuntza, itzulpen automatikoa eta ahotsaren ezagutza automatikoko sistemak. Horietako gehienak, ordea, ezin dira euskaraz erabili, edo «hobekuntza teknologiko nabarmena» behar dute.

Eta behar horri erantzun asmoz sortuko dute Askhezi, «desgaitasunak dituzten haurren euskarazko ikasketa prozesuan oso baliagarria izango den euskarazko ahots diktaketako sistema». Ziurtatu dutenez, Askheziren bidez, ordenagailuari hitz eginez idatzi eta zuzendu ahal izango dituzte idazlanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.